lunes, 25 de octubre de 2010

ZER DA "RELACIONES INTERGENERACIONALES" DELAKOA????




Askoren galdera izango da hau, izan ere, askorentzat izen luze eta korapilatsu hau entzuten duen lehenengo aldia izango da.

Legazpin, lehenengo aldiz egiten den proiektua da. Leku gutxi dira proiektu hau martxan jarri dutenak; beraz, proiektu berri eta "modernoa" da. Bere helburua generazio desberdinen harremana sustatzea da, eta horretarako hilabetean bitan adin ezberdinetakoak elkartu egiten dira gauza berriak ikasteko aitzakiarekin.


Sorgintxulo aisialdi taldea, Nagusilan eta Buztintegi, proiektu honetan sartuak daude, eta dagoeneko hasi dira beraien ikasketak zabaltzen, aste honetan plantxaren ingurukoak izan dira. Hala ere, plantxatzen ikastea ez da ikasiko duten gauza bakarra, arropa eskegitzen, josten, sukaldatzen... eta beste hainbat etxeko eginkizun egiten ikasiko ditugu.

Baina, proiektu hau ez da helduek geuri gauzak erakustea soilik, gazteok ere teknologia berriekin hobeto moldatzen erakutsi beharko diegu.

Blog honen bitartez proiektu honen  berri emango dugu, eta argazkiak ere jarriko digutu nola moldatzen garen ikusteko.


Diario vascoren elkarrizketa ikusteko sakatu bertan: http://www.diariovasco.com/v/20101010/alto-urola/mucho-clase-plancha-20101010.html