miércoles, 9 de febrero de 2011

BIDEOA!!!!

Hona hemen oso adierazgarria den bideotxo bat. Bertan, orain arte egin duguna azaltzen da, nola irakasten diguten plantxatzen, josten, eta batez ere, sukaldatzen, gehien egiten ari garena baita.

Zuen gustukoa izango delakoan...




AZKEN NOBEDADEAK!!

Jadanik martxa hartu diogu aste bukaerero elkartzearen ohiturari. Oso gustura gabil, giro ederra sortu delako eta gure arteko harremana sendotuz doalako. Baina, batez ere azkenaldi honetako saioak oso interesgarriak izan direlako, sukaldatzen aritzen baikara!!!

Menuak denon artean erabakitzen ditugu, gustukoak ditugun gauzak proposatzen dira, gazteontzat erakargarriak direnak, eta zailatasun handikoak ez direnak, noski!!! Benetako "cheff"ak izateko bidean gaude!!
Orain arte hainbat gauza egin ditugu; haragi gisatua, kroketak, flana, gazta tarta, lasaina....

Baina, zer egin egiten ditugun jaki guztiekin?  Bada, ostiraleko txandan, gauean elkartzen gara elkarrekin, prestatutakoa afaltzeko; eta larunbateko txandaren kasuan bazkaltzeko. Bestela, gure artean banatu eta etxera eramaten dugu etxekoek ere prestatutakoa dazta dezaten !!!

Bestetik, sukaldaritza saioak bukatzean, kontrakoa egingo dugu; gazteok, arituko gara mugikorrak, internet..., eta beste hainbat gauza erakusten!!! Baina horretarako itxaron beharko dugu....

ARGAZKIAK

Hona hemen azken saioetako argazki batzuk!!




                   " Kolpe kolpe kolpeka.....   
                                  


.....josi ta jooosi, josi ta jooosi......"



                                     

                ETA HONA HEMEN EGINDAKO LANA!!!

                                                    

GUSTURA GAUDELAREN SEINALE!