Dagoeneko ikasturtea pasa da, eta gure saioak ere amaitu dira!!!
Azken aldian, sorgintxuleroak izan gara irakasle lanean aritu garenak, hau da, paperen aldaketa eman da. Horretarako, gazteon artean hain ezagunak eta erabilgarriak diren aparatu teknologikoekin aritu gara: mugikorrak, ordenagailua, sare sozialak...
Gure helburu nagusiena hauek erabiltzeko duten beldurra desagertzea zen, eta hauekiko duten interesa handitzea.
Bestetik ere, gazteon "mundura" gerturatzen saioatu gara; sare sozialak azalduz, erabiliz eta beharrezko azalpenak emanez.